Euskadi Noticias

Hiru gizon atxilotu dituzte “in fraganti” etxe batean lapurreta egin nahian ari zirenean

Ertzaintzak 32, 27 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Astigarragako etxe batean lapurreta egin

Ertzaintzak 32, 27 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Astigarragako etxe batean lapurreta egin nahian ari zirenean.

Atzo, asteartea, 13:00etan, Astigarragan prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzako uniformedun baliabide batek hiru gizon ikusi zituen eraikin bateko lehenengo solairuko etxe bateko leihoa behartzen. Horren aurrean, hiru gizonei gelditzeko agindua eman zien eta laguntzako polizia-baliabideak eskatu zituen.

Agenteek handik berehala atxiki ahal izan zituzten inplikatuak, eta jendea bizi den etxean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu zituzten hirurak.

Era horretako egitateekin erlazionatutako polizia-aurrekariak dituzten hiru atxilotuak Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta gaur goizean zehar jarriko dituzte Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN