“Hiru Mosketariak”

hiru mosketariakEl próximo viernes, 16 de agosto, a las 22.00 horas, se proyectará la película “Hiru Mosquetariak” en el Parque Central de Sarriguren. Realizada en 2011 y dirigida por Paul W.S. Anderson, duración 110 minutos.

“Hiru mosketariak”: Alexandre Dumas frantziar idazlearen eleberri bat da, bere eleberririk ezagunenetako bat. Istorio honetan, D’Artagnan gazte baten abenturak kontatzen dira, bere etxetik, musketari bihurtzeko irten ondoren. D’Artagnan ez da izenburuko musketarietako bat, baizik eta kide izango dituen Athos, Portos eta Aramis.

D’Artagnanen istorioak, Hogei urte beranduago eta Bragelonneko bizkondea eleberrietan jarraitzen du. Dumasen hiru eleberri hauek,D’Artagnanen eleberriak bezala ezagutzen dira.

Hiru mosketariak, lehen aldiz, sail eran argitaratu zen Le Siécle aldizkarian, 1844ko martxoa eta uztaila bitartean. Dumasek, eleberri hauek idazteko, Bibliothèque Nationalen aurkitu zituen eskuizkribuetan oinarritu zela esan zuen. Gatien de Courtilz de Sandrasek (Kolonia, 1700) Dumasek, bere lana, Mémoires de Monsieur d’Artagnan, capitaine lieutenant de la première compagnie des Mousquetaires du Roi Batushei(D’Artagnan jaunaren memoriak, Erregeren Mosketarien lehen konpainiako teniente kapitainarenak) liburuan oinarritu zuela frogatu zen. Liburu hau, Marsellako liburutegi publikoak utzi zuen, eta uzte fitxa, egundaino mantentzen da (Dumasek, berarentzat hartu zuen liburua, Parisera itzuli zenean).

Istorioa

D’Artagnan gazteak, bere jaioterria den Gaskonia uzten du, Parisera joateko, non Luis XIII.a Frantziakoaren zerbitzura sartu nahi duen. Bidean, kalteren batzuk jasaten ditu, nagusiki, bere izaera gogorragatik, honen ondorioz, Athos, Portos eta Aramis musketariei aurre egin behar dielarik. Bere kemena frogatu ondoren, areriotasuna, adiskidetasun bihurtzen da, Arroxelaren setioan izan zuen ekintza ausartaren ondorioz, musketarien taldean onartua da, antzina aizkolari menditarrak zirenak. Bere hiru lagunekin batera, Richelieu Kardinal boteretsua eta Lady Winterrekoa, Milady bezala ezagunagoarekin borroka batean sartzen da. Ana Austriakoa erreginaren ohorea salbatzeko, Kardinalak, azpijoko baten bidez, erregea eta George Villiers, Buckinghameko dukearen arteko maitasun harremana agerian utzi nahi duena, musketariek, euren abenturarik arriskutsuena hasiko dute, honetan, Ingalaterrara joan beharko direlarik.

Puedes Seguirnos en facebooktwitter y google + o puedes compartir 
directamente en:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies